Gizartea -
Ezbeharra
Baserri bat kiskali da Ortuellan, sute baten ondorioz
Suhiltzaileak lanean ari dira sua erabat itzaltzeko.
Erredakzioa
Suhiltzaileak Ortuellako baserri batean piztu den sua itzaltzea lortu dute eta ez da inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez.
Sua 16:10ean piztu da Kadegal auzoko baserri batean. Antza denez, tximinian piztu da sua eta suhiltzaileak tokira bertaratu dira sua itzaltzeko.
Garrak piztu diren unean bizilagunak etxean baldin bazeuden ere, ez da inor zauritu. Dena den, kalte materialak izan dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea