Gizartea -

Ostiralean, Sestaon

Manifestazioa Ezkerraldean, langabeziaren eta pobreziaren auka

Mobilizazioa deitu duten sindikatuek, gizarte eragileek eta enpresa batzordeek ohartarazi dutenez, egun 21.500 pertsona inguru daude enplegurik gabe Ezkerraldean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezkerraldeko eragile sindikal eta sozialek manifestazioa deitu dute datorren ostiralerako Sestaon, eskualde horretan pairatzen duten langabezia-tasa altua, prekarietatea eta pobrezia salatzeko.

Mobilizazioa ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta CNT sindikatuek, gizarte eragileek, auzo elkarteek eta eskualde horretako enpresa batzordeek antolatu dute. ‘Ezkerraldea gehiagora? Langabezia gehiago, prekarietate gehiago, etxegabetze gehiago eta pobrezia gehiago’ lelopean egingo dute manifestazioa.

Ezkerraldean 21.500 pertsona inguru langabezian daudela jakinarazi dute, hau da, biztanleria aktiboaren % 23a. Gainera, horietako %68ak inolako diru-laguntzarik jasotzen ez duela ohartarazi dute.

Bestalde, EAEko kaleratze eta lan erregulaziorako espediente gehienak Ezkerraldeko enpresetan izan direla erantsi dute.

Administrazio ezberdinen enplegu planak “propaganda” baino ez direla salatu dute eta egoera honen aurrean “giza harresi” bat eraikitzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea