Itxi

2014/12/11

15:50

Gizartea

Euskara

Nafarroako Parlamentuak euskararen zonifikazioa ezabatzea baztertu du

Erredakzioa

UPNk, PSNk eta PPk atzera bota dute Aralarrek aurkeztutako mozioa.

  • Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB

    Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroako Foru Parlamentuak atzera bota du euskararen eremuak ezabatzeko Aralarrek egindako proposamena, UPN, PSN eta PP alderdi politikoen botoekin.

Aralarrek aurkeztutako mozioak euskara Nafarroa osoan hizkuntza ofiziala izatea proposatzen zuen, eta euskara nafar guztien ondare izendatzea, eta aitortzea euskara dela Nafarroaren ezaugarri berezkoetako bat.

Mozioak jasotzen duenez, nafar guztiek dute "euskara erabiltzeko eta ikasteko eskubidea eta, horregatik, euskararen eremu banaketak desagertu egin behar du".

Halaber, Aralarrek 1982an onartutako Nafarroako Foru Amejoramendu Legea berresteko eta eguneratzeko eskatu dio Parlamentuari eta "agindu" hori eman die Foru Amejoramendu Legea negoziatzen dutenei.

1982ko martxoaren 15eko mozioan, Nafarroako Foru Parlamentuak euskara lurralde osoan ofizial izatea onartu zuen, aho batez. Ondoren, agindu hori Nafarroako Foru Amejoramendua negoziatzen zutenei helarazi zitzaien.

Gaur egun, Euskararen Legeak hiru eremutan banatzen du Nafarroa: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez euskalduna.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;