Gizartea -
Gasteiz
Sute batek kalte material larriak eragin ditu mojen egoitza batean
Geletako batean piztu da sua, eta mojetako bat harrapatuta geratu da. Leihotik koltxoi batera salto egitear zela aurkitu dute suhiltzaileek.
Erredakzioa
Sute batek kalte material larriak eragin ditu ostiral honetan Gasteizko mojen egoitza batean. Zehazki, Zumaquera etorbideko eraikin batean izan da ezbeharra.
Gasteizko Udaleko iturrien arabera, 14:30ean izan da sutea, eraikinaren hirugarren solairuan. Mojetako bat bertan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileak bertaratu direnean, leihotik koltxoi batera salto egitear zela aurkitu dute.
Suhiltzaileek lortu dute gelara sartzea eta onik ateratzea. Ondoren, larrialdi zerbitzuek artatu behar izan dute, oxigenoa emateko.
Sutea jada kontrolpean dago, baina suhiltzaileek lanean jarraitzen dute, teilak kentzeko. Mojen egoitzaz gain, alboko bi erakin ere hustu behar izan dituzte.