Gizartea -

Ibilgailuak kontratatzeko

Frantziak ere Uber debekatuko du, urtarriletik aurrera

Baimenik gabe bezeroak eta gidariak harremanetan jartzea bi urteko espetxealdiarekin edo 300.000 euroko isunarekin zigor daitekeela gogoratu du gaur Gobernuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uber plataforma debekatuko du Frantziako Gobernuak 2015eko urtarriletik aurrera, gaur Barne Ministerioak iragarri duenez.

Erabakia Pierre-Hernry Brandet Ministerio horretako bozeramaileak iragarri du Frantziako hainbat hedabidetan. Gaur bertan, taxi-gidariek protestak deitu dituzte Frantzian, Uber zerbitzuak egiten dien “lehia desleialaren” aurka.

Baimenik gabe bezeroak eta gidariak harremanetan jartzea bi urteko espetxealdiarekin edo 300.000 euroko isunarekin zigor daitekeela gogoratu du gaur Gobernuak.

“Zerbitzua ematea legez kanpokoa izateaz gain, benetako arriskua ere badago erabiltzailearentzat”, gaineratu du Brandetek.

Munduko zenbait herrialdek debekatu dute dagoeneko Uber plataformaren zerbitzua: AEBko zenbait puntutan edota Belgikan, Espainian, Holandan edo Tailandian legez kanpokoa da Uber erabiltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia argazkiak