Gizartea -

Atletico-Deportivo

Militar bat eta guardia zibil bat preso, Jimmyren hilketarekin lotuta

Gainera, ustezko hiltzaileetako bat Parlan (Madril) bizi den taxilari bat izan litekeela zabaldu dute hainbat hedabidek.

Jimmy jarraitzaile ultraren ustezko hiltzaileak atxilotu ditu poliziak

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Armadako Larrialdi Unitateko militar bat eta guardia zibil bat daude azaroaren 30ean Vicente Calderon estadioaren ondoan izandako liskarrekin lotuta atxilotutakoen artean. Istilu horietan hil zuten Atletico Madrileko ultrek Francisco Javier Romero, Jimmy, Coruñako Deportivoko jarraitzailea.

Ikerketako iturriek baieztatu dute bata militarra eta bestea Rivas Vaciamadriden lan egiten duen guardia zibila direla.

Horiekin batera, beste 34 pertsona atxilotu zituzten, tartean hiru adingabe eta Jimmyren ustezko hiltzaileak.

Ustezko hiltzaile horietako bat Parlan (Madril) bizi den taxilari bat izan litekeela zabaldu da azken orduotan.

Madrid Rio inguruan bizi diren herritarrek grabatutako irudiak erabakigarriak izan omen dira atxiloketak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola estatuko azken ordukoa Kirolak Espainia albisteak