Gizartea -

Osasuna

Euskadik eta Akitaniak elkarrekin egingo dute lan osasun arloan

Hitzarmenaren helburua da populazioa zahartzeak eta gaixotasun kronikoak hazteak eragindako erronkei aurre egitea.

Solange Merival Akitaniako presidenteordea eta Jon Darpon Osasun sailburua. Argazkia: EFE
Solange Merival Akitaniako presidenteordea eta Jon Darpon Osasun sailburua. Argazkia: EFE
Solange Merival Akitaniako presidenteordea eta Jon Darpon Osasun sailburua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) eta Akitania eskualdeak lankidetzarako hitzarmena sinatu dute gaur, populazioa zahartzeak eta gaixotasun kronikoak hazteak eragindako osasun eta gizarte erronkei aurre egiteko. 

"Erronka" horiek osasun berrikuntzari lotutako "aukera ekonomikoak" ekarriko dituztela nabarmendu du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Solange Menival Akitaniako presidenteordearekin batera eskaini duen prentsaurrekoan.

Gaixotasun kronikoen eragileak sakonago ezagutzea eta tratamenduan berrikuntzak egitea, osasuntsu zahartzeko eta autonomia pertsonalari eusteko ekarpenak egitea, eta, enplegua sortzeko, ikerketa eta ehun industriala bultzatzea dira hitzarmenaren helburuak.

Elkarlanerako hiru esparru zehaztu dituzte: gaixo kronikoari osasun arreta emateko ibilbidea eta informazio sistemak antolatzea, gaixotasun kronikoak ulertzea (diabetesa eta onkologia) eta gaixo zein adineko pertsonei anbulatorioan edo etxean arreta emateko gailu berriak aurkitzea eta berrikuntzak egitea.

Lehen lantaldea, informazio sistemei eta ikasketa mekanismoei buruzkoa, martxan dago jada, eta profesionalen trukearekin gauzatzen ari da.

Darponek azaldu duenez, Euskadik eta Akitaniak antzeko ezaugarriak dituzte demografia, gizarte eta kultur alorretan, gaixotasun kronikoei eta populazioaren zahartzeari erreparatuta.

Solange Menivalek azpimarratu du Frantziaren eta Akitaniaren lehentasun estrategikoetako bat osasuna dela, eta Akitaniak, zehazki, Aurrekontuaren % 10 eskaintzen diola osasun alorreko ikerkuntzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza