Gizartea -
Iruñean
Polizia bat atxilotu dute edanda eta kontrako noranzkoan gidatzeagatik
Espainiako Polizia Nazionalaren goi-kargudun bat atxilotu dute Iruñean, kontrako noranzkoan gidatu eta baimendutako alkohol-tasa hirukoizteagatik.
Erredakzioa
Espainiako Polizia Nazionalaren goi-kargudun bat atxilotu dute Iruñean, kontrako noranzkoan gidatu eta baimendutako alkohol-tasa hirukoizteagatik.
Ohar batean Foruzaingoak azaldu dutenez, Polizia Nazionalaren istiluen kontrako taldeko burua atzo goizaldean atxilotu zuten, A-15 errepidean, Iruñeko Mendebaldeko ingurabidean.
Atxilotua auto ofizialean zihoan, kontrako noranzkoan, eta 15 bat kilometro egin omen zituen horrela.
Errepidean poliziarekin topo egin zuten gidariek ohartarazi zuten Foruzaingoa. Zizur Nagusia parean geldiarazi zuten, alkoholemia-proban 0,8ko emaitza eman zuen, baimendutakoa halako hiru.
Astelehenean eramango dute epaile aurrera, bide-segurtasunaren kontrako delitua leporatuta.