Gizartea -

Oviedon

Hiru haur aurkitu dituzte Oviedon, bakarrik eta desnutrizio egoeran

Haurren ama orain egun batzuk desagertu zen. Poliziak Espainia osora zabaldu du amaren bilaketa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Espainia osora zabaldu du Oviedoko etxe batean bakarrik aurkitu dituzten hiru haurren amaren bilaketa. Bizilagunek poliziari deitu ostean, ostiralean aurkitu zituzten adingabeak.

Gizarte zerbitzuek artatu zituzten hilabete baino gutxiagoko, 18 hilabeteko eta hiru urteko haurrak. Desnutrizioa zuten hiruek, baina arriskutik kanpo daude jada.

Emakumeak hainbat egun daramatza desagertuta, eta ez dakite non egon daitekeen. “Bilaketa lanak egiteko zantzurik ez dugu, familia urria baitu emakumeak eta ez dakigu ezer”, adierazi dute polizia iturriek.

Bilaketa lanak Espainia osora zabaldu dituzte, eta atzerrira zabaltzeko aukera ere aurreikusten dute segurtasun indarrek.

“Arrarotzat” jo du egoera poliziak eta arduraz jokatzeko eskaera luzatu du, emakumeari buruz oinarri gabeko zurrumurrurik zabal ez dadin. Adierazi dutenez, “orain gutxi alargun geratu zen emakumea eta hiru haurrekin bakarrik bizi zen”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Espainia albisteak Umeak Asturias azken ordukoa