Gizartea -

Gabonetako Loteria

Sari potoloen zain, Gabonetako Loterian

Gabonetako Loteriak 2.240 milioi euro banatuko ditu saritan eta, lehen aldiz, egunean bertan kobratu ahal izango dira 2.500 eurotik beherako sariak.

Gabonetako loteria. Argazkia: EFE
Gabonetako loteria. Argazkia: EFE
Gabonetako loteria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herritarrek 196,5 milioi euro jokatuko dituzte aurten Gabonetako Loterian, Espainiako Loteria eta Apustuen elkarteak berri eman duenez. Salmentak % 4,64 igo dira aurten. Bosgarren sari bat atera da 10:18ean: 46.984 zenbakia. Madrilen saldu da.

Lurraldeei erreparatuta, gehien gastatzen dutenak bizkaitarrak dira (103,1 milioi euro eta 89,18 euro pertsonako), gipuzkoarren (42,2 milioi euro eta 59,24 euro pertsonako), nafarren (34 milioi eta 52,8 euro pertsonako) eta arabarren aurretik (17,1 milioi euro eta 53,26 euro). Estatu espainiarrean, berriz, 61,5 euro gastatuko dituzte batez beste, iaz baino gutxiago.

Hala eta guztiz ere, gutxi gorabeherako estimazio bat baino ez da; izan ere, gauerdira arte ez da jakingo zenbat diru jokatu duten euskal herritarren Gabonetako Zozketan.

Euskal Herrian 32 aldiz egokitu da sari potoloa, azkenekoz, iaz. Orduan, 62.246 zenbakiak 180 milioi euro banatu zituen Arrasaten, herria Fagor Etxetresnaken krisian murgilduta zegoenean, hain zuzen ere. 5a da dirua atzera gehien itzultzen duen zenbakia (32 aldiz) eta gutxien ematen duena, berriz, bata (8 aldiz).

Gabonetako zozketak 2.240 milioi euro banatuko ditu saritan, iaz bezalatsu, sari potoloarekin saritutako dezimoa duenak 400.000 euro jasoko ditu, edo beste modu batera esanda, 20.000 euro jokaturiko euro bakoitzeko.

Bestalde, lehen aldiz, egunean bertan (18:00etatik aurrera) kobratu ahal izango dira 2.500 eurotik beherako sariak. Kopuru hortik gorako sariak, berriz, banketxeetan kobratu beharko dira eta % 20ko erretentzioa izango dute.

Madrilgo Errege Antzokiak goizeko zortzietan zabalduko ditu ateak, baina zozketa goizeko bederatzietan hasiko da.

Eitb.eus webgunean, dezimoak sarituak izan diren ala ez egiaztatu ahal izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria 2023