Gizartea -

Osakidetza

Donostian ospitaleratutako pazienteak ez du ebolarik

Goizaldean egindako analisiek baieztatu dutenez, pazienteak malaria dauka, eta horretarako  tratamendua ipini diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo iluntzean Donostiako Unibertsitate Ospitalean sartutako gaixoak ez du ebolarik, Osakidetzak ohar batean jakitera eman duenez. Egindako analisiek gaixoak malaria duela baieztatu dute.

Goizaldean egindako frogek baztertu egin dute pazientea ebolaren birusakin kutsatuta dagoenik. Atzo iluntzean sartu zuten Donostiako erietxean gaixoa. Haren egoera egonkorra da eta bakartuta dago.

Egindako analisiek baieztatu dutenez, pazienteak malaria dauka, eta horretarako  tratamendua ipini diote.

Gaixoa Arrasaten bizi da eta orain 10 egun itzuli zen Euskadira Sierra Leonatik. Atzo, eta ustezko ebola kasu bat izan zitekeelakoan, ebolaren aurkako protokoloa aktibatu zen Gipuzkoan.

Osakidetzak oharrean azaldu duenez, ebola birusaren gaixotasuna baztertuta, ez dute pazientearen bilakaerari buruzko informazio gehiagorik jakinaraziko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Ebola