Gizartea -

EuskoTren

EuskoTrenen unitate bat kaltetu du katenarian egindako sabotajeak

Trenak kalteak izan ditu eta ezin izan du bidaiarekin jarraitu. Bidaiariak trenez aldatu behar izan dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun batzuek hainbat kate jarri dituzte gaur goizean Bilbo eta Donostia elkartzen dituen trenbideko katenarian, eta kalteak eragin ditu EuskoTreneko bidaiarien unitate batean. Trenbidea itxi behar izan dute.

Segurtasun sailak jakitera eman duenez, goizeko zortziak aldera izan da sabotajea, Zornotza eta Lemoa artean.

Trenak kalteak izan ditu eta ezin izan du bidaiarekin jarraitu. Bidaiariak trenez aldatu behar izan dituzte.

Gertaera izan eta ordu batera ireki dute berriz ere trenbidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia