Gizartea -
Nafarroa
Kantabriako mendizale bat hil da Orhi mendian
Biktima tontorretik gertu erori da eta buruan kolpe handia hartu du. Gorpua arratsaldean erreskatatu dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek.
Erredakzioa
44 urteko J.D.C. Laredoko mendizalea hil da Orhi mendian, Nafarroa Gobernuaren larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez.
Biktima tontorretik gertu erori da eta buruan kolpe handia hartu du. Gorpua GR-12 mendi-ibilbidearen eta Orhiko tontorraren artean erreskatatu dute arratsaldean.
Bilaketa lanak goizaldean hasi dituzte, hirurak aldera. Mendizalearen anaiak Kantabriatik abisua eman du. Horrela, desagerpenaren berri eman du senitartekoak. Antza denez, biktimaren telefono mugikorraren geolokalizazio seinaleak jarraitu ditu anaiak.
9:58ean, igandean, azken koordenatuak jaso zituen familiak. Orhiko igoeraren lehen tartean kokatzen zuten seinaleek. Ondorioz, Kantabriako Guardia Zibilari abisua eman zion anaiak, eta Guardia Zibilak Nafarroari igorri zion.
Hildakoaren ibilgailua NA-2011 (Zaraitzu-Frantzia) errepideko tuneletik gertu aurkitu zuten Guardia Zibilaren mendi-taldeko kideek.
Azkenik, gorpua 16:48 aldera topatu dute suhiltzaileek mendiaren hegoaldean. Gorpua esku-ohe batean jaitsi eta helikopteroz Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute.