Gizartea -

Abisu horia

Hotza eta izotza, asteari hasiera emateko

Tenperatura minimoak oso hotzak izango dira eta maximoak, berriz, igandean baino 3 ºC eta 5ºC baxuagoak izango dira.

Baztan. Argazkia. Juan Lameirinhas.
Baztan. Argazkia. Juan Lameirinhas.
Elurra Euskal Herrira heldu da

0:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurraren abisu horia gaindituta, beste abisu bat sartuko da indarrean: izotza egiteko arriskuak eragindakoa.

EAErako iragarpena

Astelehenean, argitzera egingo du, baina hotz handia egingo du. Goizaldean eta goizean goiz hodei hondar batzuk izango ditugu, baina goizak aurrera egin ahala garbitzera egingo du, zerua oro har, hodei gutxirekin geratuko da. Ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak igandekoak baino 3-5 ºC baxuagoak izango dira. Tenperatura minimoak ere oso baxuak izango dira, izotz galanta botako du barnealdean, eta Gipuzkoako kostaldean ere izotza egin lezake.

Eta asteartean, hilaren 30ean, giro eguzkitsua, baina izotza botako du ia denean. Goizean zerua nahikoa garbi egongo da, hodei bakan batzuekin kantauri isurialdeko zenbait lekutan. Ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperatura minimoak gehiago jaitsiko dira; barnealdean - 5ºC inguruko balioak espero ditugu, eta kostaldean -2 eta 2 ºC artekoak. Aldiz, tenperatura maximoak igo egingo dira gradu pare bat.

Nafarroan, euria eta elurra

Nafarroari dagokionez, zeruan hodeiak izango dira hasieran, baina laster geratuko da hodei gutxirekin edo oskarbi. Hala ere, izotza egin lezake Pirinioetan eta ekialdeko mendietan. Ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak joko du, ahul, eta Erriberan 35 km/h-ko abiadura har lezakete boladek. Tenperaturek behera egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Bilbao