Gizartea -

Serrati aitorpena

Joan Manuel Serrat abeslaria Vianako 'seme kuttun' izendatu dute

Herriarekin 50 urte baino gehiagotik duen loturagatik egin dio aitortza Vianako Udalak.

Joan Manuel Serrat. Artxiboko irudia: EiTB
Joan Manuel Serrat. Artxiboko irudia: EiTB
Joan Manuel Serrat. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Manuel Serrat abeslari katalana Vianako "seme kuttun" izendatu dute igande honetan. Herriarekin 50 urte baino gehiagotik duen loturagatik egin dio aitortza Vianako Udalak.

Vianako Udalak Joan Manuel Serrat "seme kuttun" izendatzea erabaki zuen ekainean, baina haren konpromisoak tarteko, ezin izan dute gaur arte ekitaldia egin.

Serratek Vianako herriaren aitortza jaso du, emaztea eta alaba lagun zituela. Ekitaldia San Pedroren zelaietan egitekoa bazen ere, eguraldi txarra tarteko, Kultur etxean ospatu da. Gainera, abeslari katalanaren omenezko monolito bat inauguratu dute.

Aitortza horrekin, Serratek Udalarekin eta herriko zaharren egoitzarekin izandako lankidetza eta elkartasuna eskertu nahi izan du Vianak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Viana