Gizartea -
Ezbeharra
AP-8ko langile bat larri zauritu da, auto batek Iurretan harrapatuta
Ezbeharra Iurretako bidesarian gertatu da, Bilborako noranzkoan, goizeko 10:35ean.
Erredakzioa
AP-8ko autopistako behargin bat oso larri zauritu da gaur goizean, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ezbeharra Iurretako bidesarian gertatu da, Bilborako noranzkoan, goizeko 10:35ean. Ertzaintza ezbeharraren nondik norakoak ikertuko ditu. Langilea tokian artatzen ari dira. Hiru erreietatik bi itxi egin dituzte, istripua izan eta gero.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea