Gizartea -

Gaixotasuna

Basurtun ingresatutako gizonak ez du ebolarik, Osakidetzaren arabera

Guinea-Conakryko jatorria duen 32 urteko gizonezkoa Bilbon erietxean da bart gauetik.

Basurtuko ospitalea. Argazkia: EiTB
Basurtuko ospitalea.
Basurtuko ospitalea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko ospitalean, ebola gaitza izan zezakeela eta, atzo gauean ingresatutako Guinea-Conakryko gizonezkoak ez du gaixotasun hori, Osakidetzak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez.

Osakidetzak ebola gaitzaren kontrako protokoloa jarri zuen martxan atzo, Bilbon bizi den 32 urteko afrikarrak gaixotasunak jota egon zitekeelakoan. Egin dizkioten frogen arabera, baina, ez du ebolarik. Medikuen arabera, sindrome infekzioso akutua du gizonezkoak eta sukarra eta min handia du. Dena dela, egonkor dago gaixoa.

Gurutzetara joan zen gizona bart, eta handik, protokoloari jarraiki, Basurtuko ospitalera eraman zuten, gela isolatu batera. Gizonezkoa duela hilabete itzuli zen Afrikatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Bilbo berriak Bizkaia Ebola albisteak Basurtuko ospitalea albisteak