Gizartea -
Gertakaria
Hainbat lagun artatu dituzte Bilboko sute batean kea arnasteagatik
Sutea Bruno Mauricio Zabala kaleko etxebizitza batean piztu da, koltxoi batean. Ez da inor zauritu, eta ez dute inor ospitaleratu.
Erredakzioa
Hainbat lagun artatu behar izan dituzte Bilboko etxebizitza bateko koltxoian piztu den sute baten ondorioz. Hala ere, inor ez dute ospitalera eraman beharrik izan, eta kalteak materialak izan dira soilik.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaur goizaldean izan da sutea, Bizkaiko hiriburuko Bruno Mauricio Zabala kaleko 37.ean. Etxebizitzan zegoen pertsona bakarra onik atera da etxetik, bizilagunen moduan.
Ertzainek itzali dituzte sugarrak su-itzalgailuekin, baina suhiltzaileak bertaratu dira ketza handiaren ondorioz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea