Gizartea -
Madrilgo Atocha geltokian
Lehergailuak erabiliz bere buruaz beste egiteko mehatxua egin du
Lehergailuak gainean zeramatzala esan die gizonezkoak bidaiari eta poliziei. Dagoeneko atxilotu egin dute. Ez zeraman lehergailurik.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak Atochako tren geltokia hustu behar izan du gaur goizean, gizonezko batek, lehergailuak erabiliz, bere buruaz beste egiteko mehatxua egin ondoren. Lehergailuak gainean zeramatzala esan die bidaiari eta poliziei. Atxilotu ondoren, lehergailurik ez zeramala ikusi du Poliziak.
Atxilotuak sare islamiarrekin edo erradikalekin zerikusirik ez du, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak prentsaurrekoan iragarri duenez. Gizonak arazo psikiatrikoak ditu eta tratamendua jasotzen ari da. Iragan abenduan astebete eman zuen psikiatrikoan.
Minutu batzuk beranduago, Poliziak baieztatu du gizonezkoak lehergailurik ez zeramala. Motxila barruan ur botila bat aurkitu du Poliziak.
Larrialdi Zerbitzuek lau pertsona artatu dituzte Atochako geltokian, antsietate krisiengatik. Dagoeneko alta jaso dute.