Gizartea -

Datorren astelehenean

Caritasek Errege opilaren 3.000 zati banatuko ditu Bilbon

Caritasek Bizkaian egindako haur-proiektuetarako izango da bildutako dirua.

Opila erraldoi baten 3.000 zati banatuko dituzte Bilbon. Argazkia: EiTB
Opila erraldoi baten 3.000 zati banatuko dituzte Bilbon. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caritas Bizkaiak errege opila erraldoi eta solidario baten 3.000 zati banatuko ditu datorren astelehenean Bilboko Plaza Berrian. Caritas, Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea eta Lapiko Catering enpresa ekimenaren antolatzaileek azaldu dutenez, euro baten truke opil zatia eta txokolate baso bat eskainiko dute.

Caritasek Bizkaian egindako haur-proiektuetarako izango da bildutako dirua.

Opil solidarioak 500 kilo pisatuko du, eta 60 metroko perimetroa eta 25 zentimetroko zabalera izango du. Opila egiteko 25 lagunek parte hartuko dute eta, errezeta tradizionalari jarraituta, honako osagai hauek erabiliko dituzte: 350 kilo irina, 130 litro esne, 100 kilo azukre, 75 kilo gurin, 250 dozena arrautza, 30 kilo fruta azukreztatua, 20 kilo almendra eta 20 kilo txantxadura.

Halaber, iaz bezala, Lapiko Catering enpresak zeliako lagunentzako 200 opil zati prestatuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak