Gizartea -

Gernika-Lumo

Kartzelara bidali dute adingabeei film pornografikoak emateagatik

Adingabeei sexu-probokazioa egitea egotzita espetxeratu dute 41 urteko gizonezkoa. Aurretik, beste behin atxilotu zuten, exhibizionismo delitu bat egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak kartzelara bidali du 41 urteko gizonezko bat, Gernika-Lumon 11 urteko neska-mutil batzuei film pornografikoak ematea egotzita, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Horren arabera, haur talde bat Gernika-Lumoko Udaltzaingoaren bulegoan agertu zen astelehenean, 20:00etan, gizon batek material pornografikoz beteriko poltsa bat eman ziela esanez.

Udaltzaingoak Ertzaintzari eman zion horren berri, eta, horren berri izan bezain pronto, ustezko gaizkilearen bila abiatu ziren agenteak.

Minutu batzuk geroago, adingabeek emandako datuekin bat egiten zuen gizonezko bat aurkitu zuten Azoka kalean, eta haurrei film pornografikoak eman zizkiena zela frogatu ostean, Ertzaintzak atxilotu egin zuen, adingabeei sexu-probokazioa egitea egotzita.

Bezperan, Bermeon atxilotu zuten gizonezkoa, exhibizionismo delitu bat egotzita.

Epailearen aurrera eraman ostean, Gernika-Lumoko zaintzako epaileak kartzelara bidali du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernika-Lumo bideoak