Gizartea -

Trafikoa

Lagun bat larri zauritu da Oiartzunen, auto batek harrapatuta

72 urteko gizonezkoa eta Oiartzungo bizilaguna da zauritutakoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oiartzungo 72 urteko bizilagun bat larri zauritu da gaur, auto batek Gipuzkoako herri horretan harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra 07:15ean jazo da, GI-3631 errepidean. Gizonezkoa ospitalera eraman dute anbulantzian, zauri larriak baitzituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Gipuzkoako albisteak