Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat bikotekidea hiltzen saiatu da Gasteizen

Biktimak salaketa jarri zuen gizonezkoaren aurka, tratu txar psikologikoak egotzita, baina absolbitu egin zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, bikotekidea hiltzen saiatu izana egotzita, Maite Salaberria EAEko Poliziaren Ikerketa Kriminaleko buruak Radio Euskadin azaldu duenez.

Emakumeak gizonaren aurkako salaketa jarri zuen, tratu txar psikologikoak leporatuta, baina absolbitu egin zuten.

"Zailtasunak daude tratu txar psikologikoak egiaztatzeko", aitortu du Salaberriak, eta Ertzaintzak "beharrezkoak diren babes neurriak" hartzen dituela gaineratu du, "agindu judizialak egon edo ez egon". Dena dela, neurri horiek ez direla "eraginkorrak" izaten ari iritzi dio.

Horren ildotik, emakume bakar bat hilko balute, sistemaren eraginkortasuna "berriz aztertu" beharko luketela esan du.

Agenteek etxebizitzaren barruan topatu zuten emakumezkoa. Indarkeria zantzuak zituen, baina ez zuten ospitalera eraman behar izan. Ustezko erasotzailea inguruetan atzeman zuten.

 

_________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo biktimaren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu 016 telefono zenbakira (doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak