Gizartea -

28 urte zituen

Gernikako arbola lehortu egin da, eta udaberrian ordezkatuko dute

Hilabeteotan, Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariak saiatu dira haritzaren osasun egoera hobetzen, baina ez dute lortu.

Gernikako arbola hil egin da baina aurkitu dute oinordekoa

1:52

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udatik osasun arazoak izan ondoren, azkenean hil egin da Gernikako arbola (28 urte zituen). Lurzoruan, horren inguruan, ur gehiegi pilatzen zela jakinarazi dute Bizkaiko Batzar Nagusiek.

Hilabeteotan, Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariak saiatu dira haritzaren osasun egoera hobetzen, baina ez dute lortu.

Zuhaitz gazte batek hartuko du haritzaren tokia Gernikako Juntetxean, Bizkaiko Batzar Nagusien biltoki eta egoitza den eraikinaren ondoan. Gernikako arbola berria bosgarrena izango da.

Zuhaitz berriak 14 urte ditu, eta udaberrian landatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea