Gizartea -

Plentzia

Lau gazte atxilotu dituzte metroan graffitiak egiteagatik

Horietako hiruk aurrekariak dituzte antzeko ekintzak egiteagatik.

Erreakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak lau gizonezko atxilotu ditu Plentzian, metroko bagoi batean graffitiak egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atxilotuek 21 eta 24 urte artean dituzte, eta Burgosen bizi dira. Hiruk aurrekariak dituzte antzeko ekintzak egiteagatik.

Gertakariak asteartean jazo ziren, 08:15 inguruan. Metroko langileek graffitiak egiten harrapatu zituzten Plentziako geltokian geldituta zegoen tren batean. Gazteek auto batean egin zuten ihes, baina handik gutxira atzeman zituen Ertzaintzak, Urdulizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Metro Bilbao gertakaria Plentzia