Gizartea -
Eguraldia
Asteburu hotza eta hodeitsua izango dugu
Egunaren hasieran hodei gutxi izango dira zeruan, baina gutxinaka-gutxinaka zerua estali eta arratsaldean euria egingo du.
Erredakzioa
Igandea hodeitsua izango da. Goizaldean eta goizean hodei ugari egongo da, eta arratsaldetik aurrera euria egingo du, bereziki gauean. Hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, batez ere haizeguneetan; oso zakarra, tarteka.
Gauean, haizea ipar-mendebaldera indarrez aldatuko da, bereziki kostaldean. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango. Elur-kota 1.000 metrotik behera jaitsiko da.
Elurra gainetan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak mendateetan eta barnealdeko errepidetan arretaz gidatzeko eskaera egin du. Dena den, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide guztiak zabalik daude ibilgailu guztientzat.
Nafarroan itxita daude Belaguako gaina eta Otsagabia eta Irati elkartzen dituen errepidea.
Elurra kentzeko makinak prest daude errepideak garbitzeko. Nafarroako Gobernuak 70 makina atera ditu.
Araban, igande iluntzerako espero dute elurra, eta 19 makina prestatu dituzte. Gipuzkoan eta Bizkaian ere gertu daude elurra kentzeko makinak.