Gizartea -

Sexu-abusuak Interneten

Sexu-abusuen biktima ziren 240 adingabe identifikatu ditu Poliziak

Besteak beste, Espainiako, Frantziako, Alemaniako eta AEBko poliziek hartu dute parte operazioan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko hainbat Segurtasun Indarrek, tartean Espainiako Poliziak, sexu-abusuen biktima ziren 240 adingabe identifikatu dituzte Interneten. Europolek koordinatu du operazioa.

Orotara lau milioi argazki aztertu dituzte, Polizia guztien artean, Espainiako Poliziaren Zuzendaritzak azaldu duenez.

Azaroan abiatu zuten operazioa, eta, horri esker, hainbat biktima erreskatatu ahal izan dituzte, eta abusu horien egileak atxilotu, Europan eta Australian.

Aipatu iturrien arabera, sexu-abusuen irudiak publikatu dituzten foroek hainbat baliabide tekniko erabiltzen zituzten egileen nortasunak ezkutatzeko.

Poliziak ohartarazi duenez, biktima adingabeen kopuruak gora eta gora egiten jarraitzen du Interneten.

Herrialde hauetako Poliziak aritu dira operazioan elkarlanean: Espainia, Australia, Erresuma Batua, Danimarka, Frantzia, Alemania, Herbehereak, Suedia eta AEB.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea