Gizartea -

Jerez de la Frontera

Elizan ‘jihadista’ idazten ari zen talde batek gizon bat sastatu du

Biktima Polizia Nazionaleko agente bat da eta Udaletik baieztatu dute segurtasuna indartu dutela, Informazio Polizia-etxe Orokorreko agente gehiago -terrorismo jihadistan adituak- bidalita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jerez de la Fronterako (Kadiz) eliza bateko hormetan pintadak egiten ari zen kaputxadun talde batek gizon bat labanaz zauritu du, esaterako, ‘jihadista’ hitza idazten ari zirenean gizonak errieta egin dielako.

112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuko zenbait iturrik zabaldu dutenez, gertaera atzo izan zen, 20:25ean. Gizon batek errieta egin zion hiruzpalau lagunek osatutako talde bati, herriko elizako hormetan pintadak egiteagatik.

Erasoa Juana Dios Lacoste kalean izan zen; kaputxadunak, antza, pintadak ez ezik lehergailu su-eragileak, alegia, molotov koktelak, prestatzen ari ziren eta “indarkeriazko jarrera” hartu zuten. Gizonak errieta egin zienean sastatu zuten eta, orain, ospitalean da.

Polizia Nazionalak ikerketa abiarazi du gertatutakoa argitzeko eta, momentuz, ez dute zehaztu atxiloketarik egin ote duten.

Jerez de la Fronterako Udalak “irmoki gaitzetsi du” Santa Maria de Gracia komentuaren inguruetan Polizia Nazionaleko agente baten eta kaputxadun talde baten artean izandako liskarrak.

Ohar baten bidez, Udalak jakinarazi egin du Maria Jose Garcia-Pelayo alkateak, Segurtasuneko ordezkariak eta Javier Dura bigarren alkateordeak behar beste baliabide eskaini diote Polizia Nazionalari, gertatutakoan parte hartu duten pertsonak atxilotzeko eta horren ondorik abiarazitako ikerketan laguntzeko.

Horren ildotik, bertoko Gobernuak azaldu duenez, “koordinazio estua” mantentzen ari dira Polizia Nazionalarekin. Izan ere, alkateak Jose Antonio Garcia Camacho komisarioarekin izandako hartu-emanen ostean jakinarazi dute Jerezen dagoeneko segurtasuna indartu dutela, Informazio Polizia-etxe Orokorreko agente gehiago -terrorismo jihadistan adituak- bidalita.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak