Gizartea -
Ezbeharra
Bi lagun ospitaleratu dituzte Soraluzen, sute batean kea arnastuta
Zaurituak Mendaroko ospitalera eraman dituzte, eta suhiltzaileek sua erabat itzaltzea lortu dute.
Erredakzioa
Bi lagun ospitaleratu dituzte Soraluzen, herriko alde zaharrean piztutako sute batean kea arnastuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek jakitera eman dutenez. Sutearen ondorioz, eraikina jendez hustu behar izan dute.
Sua 17:30 inguruan piztu da, Kalebarren kaleko 22. zenbakiko lau solairuko eraikin bateko teilatuan.
Arratsaldeko zazpietarako suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute, baina bertan gelditu dira, badaezpada ere, eraikinaren egitura egurrezkoa delako.
Kea arnastu duten bi lagunak Mendaroko ospitalera eraman dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea