Gizartea -
Oxfam
Biztanleriaren % 1 gainerako % 99 baino aberatsagoa izango da 2016an
Munduko Ekonomia Foroak hasi behar du Davosen (Suitza). Munduko biztanleriaren zati txiki horrek duen aberastasuna % 44tik (2009) % 48ra arte (2014) hazi da.
Erredakzioa
Munduko biztanleriaren % 1ak gainerako % 99ak baino aberastasun handiagoa bilduko du 2016an, Oxfam erakundeak gaur azaldu duenez. Erakundearen hitzetan, egoera arriskutsua da pobreziaren aurkako borroka zailtzen duelako.
Munduko Ekonomia Foroak hasi behar du Davosen (Suitza). Munduko biztanleriaren zati txiki horrek duen aberastasuna % 44tik (2009) % 48ra arte (2014) hazi da.
Gobernuz kanpoko erakundearen ahotan, % 1 horren aberastasuna 2016an gehiago areagotuko da egungo joerarekin.
Winnie Byanyima Oxfameko zuzendariak adierazi duenez, ondare kontzentrazioaren hazkundea arriskutsua da 2008-2009ko atzeraldi sakonaren ikuspegitik.