Gizartea -

San Sebastian eguna

Munilla: 'Adierazpen askatasuna ezin da inor iraintzeko erabili'

San Sebastian eguneko mezan, Munillak “Mendebaldeko fundamentalismoa” salatu du, “modu okerrean jihadismoaren aurka erabiltzen baita”.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fundamentalismo jihadistaren eta Mendebaldeko “erlatibismo laizistaren” arteko “talkaz” ohartarazi du gaur Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak. Horren harian, Mendebaldekoa “beste era bateko fundamentalismoa” dela azpimarratu du, “adierazpen askatasunaren aitzakian, irain egiteko eskubidea aldarrikatzen duena, alegia”.

San Sebastian eguneko mezan, Munillak “Mendebaldeko fundamentalismoa” salatu du, “modu okerrean jihadismoaren aurka erabiltzen baita”.

Gotzainak kritikatu egin du adierazpen askatasuna aldarrikatuz beste erlijioei “irain egitea”. Ez ditu aipatu, baina Charlie Hebdo astekari frantziarrak argitaratu dituen Mahomaren karikaturei buruz aritu da.

“Asteotan gertatutakoak argi utzi du Mendebaldearen eta Ekialdearen artean talka izateko arriskua badagoela”, adierazi du.

Munillaren hitzetan, “oker dauden bi fundamentalismo mota” dira, bai Ekialdekoa eta baita Mendebaldekoa ere. “Europan bizi direnek erraz identifikatzen dute Ekialdeko fundamentalismoa; ez, ordea, etxe barrukoa”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako azken albisteak