Gizartea -

Bilbo

Gezurrezko Shaolinaren abokatuak uko egin dio defentsari

Hori horrela, Juan Carlos Aguilarren kontrako epaiketa atzeratu egingo da. 40 urtetik gorako kartzela-zigorra eskatzen dute bere kontra bi hilketengatik.

Juan Carlos Aguilar ‘gezurrezko Shaolina’. Argazkia: EiTB
Juan Carlos Aguilar ‘gezurrezko Shaolina’.
Bilboko Shaolin faltsuaren abokatuak kasua utzi du

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Aguilar 'gezurrezko Shaolina'ren kontrako epaiketa atzeratu egingo dute, Javier Beramendi abokatuak defentsa lanak egiteari uko egin ostean. Epaiketa otsailaren amaieran zen hastekoa, baina orain apirila ingurura arte ez da espero egingo denik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

Akusazioek 40 urtetik gorako kartzela zigorra eskatzen dute Aguilarren kontra, bi hilketa leporatuta. Epaitegiko iturrien arabera, hasieran emakumeak legez kanpo atxikitzeagatik ere zigortu nahi zuten, baina gezurrezko Shaolinaren defentsak helegitea jarri zuen.

Azkenean, Probintzia Auzitegiak eta Auzitegi Nagusiak ezerezean utzi dute legez kanpoko atxikitzearen akusazioa; beraz, bi hilketagatik epaituko dute.

Ahozko saiorako data jartzear zenean, Javier Beramendik, Bilboko abokatu entzutetsuak, idatzi bat aurkeztu du Auzitegian defentsa lanak egiteari uko egiten diola jakinarazteko, baina ez ditu arrazoiak azaldu. Akusatuak abokatu berria izendatu beharko du, bestela, ofiziokoa jarriko diote.

Hala, garaiz jota, martxoaren amaieran hasiko da epaiketa, baina litekeena da Aste Santuaren osterako uztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bizkaiko albisteak