Gizartea -

Sexu-erasoa

Bikote bat atxilotu dute Kordoban alabari sexu-abusuak egitea egotzita

Oraingoz, Andaluziako Gobernua arduratuko da 6 urteko neskatoaz eta horren lau neba-arrebez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Lucenan (Kordoba) sei urteko alabari sexu-abusuak egin izana egotzita. Halaber, neskatoaren ama ere atxilotu dute, abusuak estali izana leporatuta.

Kasu horren arduradunek jakitera eman dutenez, atzo egin zituzten atxiloketak Malagako Fuengirola herrian, baina ustezko sexu-erasoa duela egun batzuk gertatu zen bikotearen etxebizitzan.

Horien arabera, Poliziak bi pertsona atxilotu ditu: 39 urteko gizonezkoa (sexu-abusu horien egilea izatea egotzi diote) eta horren bikotekide eta umearen ama (erasoa estali izana atxilotu dute).

Abusuak lesio larriak eragin zizkion haurrari baginan, eta, ondorioz, ospitaleratu egin behar izan zuten. Bertako medikuek eman zieten abisua agintariei.

Oraingoz, Andaluziako Gobernua arduratuko da 6 urteko neskatoaz eta horren lau neba-arrebez (adingabeak dira guztiak).

Antza denez, haurren aitak aurrekariak ditu antzeko gertaerengatik, eta 24 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea