Gizartea -

Lan-istripua

Langile bat hil da Zornotzan, Boroa industrialdean

Behargina eguerdian hil da, Forest Trafic enpresan argiztapen lanak egiten ari zenean istripua izanda.

Langile bat hil da lan istripuan Boroako poligono industrialean

00:19

EITB. EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 euro inguruko langile bat hil da ostiral honetan Zornotzan (Bizkaia), Boroa industrialdean, argiztapen lanak egiten ari zela, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Eguerdian jazo da lan istripua, Forest Trafic enpresan, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.

Enpresako galdara batek eztanda egin, eta argiztapen lanak egiten ari zen langilea bete-betean harrapatu du.

ELA, LAB, Hiru eta STEE-EILAS sindikatuek kontzetrazioa deitu dute datorren astelehenerako, hilaren 26rako, industrigunearen atarian, heriotza salatzeko.

Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak bere gain hartu du ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Zer gertatu da gaur Bizkaian?