Gizartea -
Zirkulazio-istripua
Motor-gidari bat hil da Jaizkibelgo errepidean izandako istripu batean
Hildakoa Hondarribiako 51 urteko gizonezkoa da. Antza denez, autoa kontrako noranzkoan zihoan istripua gertatu denean.
Erredakzioa
Motor-gidari bat hil da igande honetan Jaizkibeleko errepidean (GI-3440), Pasaiatik Hondarribira bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Hildakoa 51 urteko hondarribiarra (Gipuzkoa) da. Motor-gidaria aipatutako errepidetik zihoan eta, bapatean, kontrako noranzkoan zihoan auto batekin talka egin du.
Ezbeharra 16:00ak aldera gertatu da eta, ondorioz, motor-gidaria momentuan hil eta autoko kopilotua arin zauritu da.
Larrialdi Zerbitzuetako kideak motor-gidaria suspertzen ahalegindu badira ere, tokian bertan hil da.
Istripuaren eraginez, errepidea erabat itxita gelditu da, hilotza jasotzeko eta errepide garbitzeko lanak bukatu dituzten arte.