Gizartea -
EAEAN
Osakidetzak 90.000 euro ordaindu beharko dizkio hemiplegiko bati
87 urteko gizonari bihotzeko ebakuntza egin zioten, aurretik baimena idatziz jaso gabe, eta, ebakuntzaren ondorioz, hemiplegiko geratu zen.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) ebatzi duenez, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak 90.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio 87 urteko gizonezko bati, bihotzeko ebakuntza batean hemiplegiko geratu zelako (ordutik ezin du gorputzaren erdia mugitu) eta aurretik ez zuelako baimena idatziz jaso.
Administrazioarekiko auzien epaitegiak onartu egin du Bilboko 5. epaitegiak Osakidetzaren aldeko epaia eman ondoren gaixoak aurkeztutako helegitea.
EAEANren iritzian, “ez da sinesgarria” aurretik ontzat emandako froga (gaixoak baimena hitzez eman zuela esan zuten), eta gaixoa medikua izatea eta ebakuntza egin zioten medikuen lankide izatea ez da nahikoa ebakuntza horren arriskuen berri bazuela esateko, eta, ondorioz, Osakidetzak hari baimena eskatu beharrik ez izateko, horren espezialitatea otorrinolaringologia baitzen.
Gainera, magistratuen arabera, ez dago inolako oinarririk “premiazko arrazoiak” argudiatzea onartzeko, ebakuntza egin aurretik gaixoaren baimena idatziz jasota ez izateko, legeak zehazten duen moduan.