Gizartea -

Gertakizuna

Bi pertsona ospitaleratu dituzte, Villabonan gas isuria izan ondoren

Donostia Ospitalera eraman dituzte, gasa arnastu dutelako, baina ez omen daude larri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona (24 eta 25 urtekoak) Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte, Villabonan (Gipuzkoa), horien etxebizitzan, gas isuri bat jazo eta gero.

Larrea auzoan gertatu da isuria, 04:30ean, Ertzaintzak zehaztu duenez.

Antza denez, ospitalera eraman badituzte ere, ez daude larri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak