Gizartea -

Asturias

Bi urteko zigor eskaera, bikotekide haurduna sabelean jotzeagatik

Akusazioaren arabera, gizonak ez zuen seme-alabarik nahi, eta horregatik jo zuen bi hilabetez sabelean. Gainera, inorekin harremanak izatea galarazi zion, eta heriotza-mehatxuak egin zizkion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asturiasko Printzerriko Fiskaltzak bi urteko kartzela-zigorra eskatuko du gizon batentzat, ustez bi hilabetez bikotekide haurduna sabelean jotzeagatik eta inorekin (familiarekin ere ez) harremanak izatea galarazteagatik. Ahozko saioa gaur, asteartea, egitekoa da, Oviedoko Zigor Arloko 4 zenbakiko Auzitegian, 12:00etatik aurrera.

Ministerio Fiskalaren arabera, bikotearen (Salas herrian bizi dira) harremanak txarrera egin zuen emakumea haurdun geratu zenetik aurrera. Akusatuak seme-alabarik nahi ez zuenez, 2013ko ekainaren 13tik aurrera, bikotekidearen sabelean jotzeari hasi zion, abuztuko 13ra arte, hots, biktimak salaketa aurkeztu zuen arte.

Fiskaltzaren arabera, tarte horretan, akusatua etxetik irteten zenean, ez zizkion giltzak emakumeari etxean uzten eta sakelakoa ere kentzen zion, bestelako pertsonekin harremanak izan ez izateko.

Gainera, akusatuak hainbat alditan mehatxu egin zion emakumeari, esate baterako, familiarekin itzuliz gero (bereziki bere ahizparekin) denak akatuko zituela esan zion, eta bera kartzelan sartzen bazuten, beste pertsona bat bidaliko zuela lan hori egiteko. Era berean, 2013ko abuztuko 12tik 13rako gau horretan, biak ohean zeudela, akusatuak txiskero bat piztu zuen eta emakumeari alkoholaren bila joateko eskatu zion, euren buruei su emateko.

Fiskaltzaren iritzian, gertatutakoa etxeko indarkeria etengabea delitua izan da eta akusaturentzat, bi urteko kartzela-zigorraz gain, lau urtez armak eramateko eta izateko debekua eta biktima izaten den ohiko lekuetatik (lantokia, etxea etab.) 500 metro baino gehiagora izatea debekatzea eskatu du. Horrez gain, hiru urtez harekin harremanik ez izatea eta epaiketaren gastuak ordaintzea eskatu du fiskalak ustezko delitugilearentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea