Gizartea -

Sexu erasoa

Atxilotu bat Tuteran, 13 urteko neskato bati sexu erasoa egiteagatik

Poliziak ez du baztertzen atxilotuak beste eraso batzuk egin izana. Hortaz, eraso baten biktima izan direnei Foruzaingoekin harremanetan jartzeko eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoek Tuterako 27 urteko gazte bat atxilotu dute, 13 urteko adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita. Horrez gain, Poliziak ez du baztertzen atxilotuak beste eraso batzuk egin izana.

 

Hortaz, eraso baten biktima izan direnei Foruzaingoekin harremanetan jartzeko eskatu du Poliziak (948415050 telefono zenbakian).

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 13 urteko neskatoak iazko azaroan jarri zuen salaketa. Etxera bueltatzen ari zenean eraso sexu erasoa egin ziotela salatu zuen Foruzaingoen aurrean.

Adingabearen hitzetan, ustezko erasotzailea atarira sartu zen neskatoarekin, eta elkarrekin igo ziren igogailuan. Gizonezkoa solairu bat lehenago atera zen, baina, neskatoa bere solairura heldu zenean, gizonezkoa oldartu egin zitzaion. Mehatxuak eta ukituak egin zizkion, baina biktimak ihes egitea lortu zuen.

Ustezko erasotzailearen deskripzioa erabilita, Foruzaingoek gizonezkoa atxilotzea lortu zuten. Erasoa egin zuela onartu zuen polizien aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea