Gizartea -
Heriotza
Jose Manuel Lara editorea hil da Bartzelonan, 68 urte zituela
Grupo Planetaren editorea eta enpresaria larunbat honetan hil da, duela hiru urte antzeman zioten pankrea-minbiziak jota.
Erredakzioa
Grupo Planetaren editore eta enpresari Jose Manuel Lara egin hil da larunbat honetan Bartzelonan, 68 urte zituela, komunikazio-talde horrek jakitera eman duenez.
Planeta editore-taldearen eta La Razón kazetaren jabea zen Lara, eta Atresmediako presidentea (Antena 3 eta La Sexta telebista-kateak hartzen duen taldea).
Enpresariaren osasun-egoerak okerrera egin du azken orduetan. Duela hiru urte antzeman zioten pankrea-minbiziak jota zendu da, Grupo Planetak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Lararen hil-kapera Bartzelonako Sant Gervasiko Beilatokian jarriko dute, igande honetan, 13:00etatik aurrera. Hileta-elizkizuna, berriz, otsailaren 2an izango da, 11:30ean, Santa Gemako Santutegian.
Grupo Planeta osatzen duten langile guztiek haien doluminak eskaini dizkiete Lararen senideei.