Gizartea -

Gertakaria

Emakume baten hilotza topatu dute Bidarten, esku eta buru barik

Gizon batek atzo topatu zuen gorpua Erretegia hondartzan. Oraindik ez dute biktima identifikatu.

Emakume baten gorpua agertu da Bidarten, buru eta esku gabe

00:28

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume baten hilotza topatu dute Bidarten, esku eta buru barik, Sudouest egunkariak jakinarazi duenez.

Erretegia hondartzan ostera egiten ari zen gizonezko batek aurkitu zuen gorpua, atzo goizean. Nonbait, itsas denboraleak eraman du hilotza hondartzara. Lehen datuen arabera, hilotzak egunak zeramatzan uretan eta usteltzen hasita zegoen jada.

Gorpuari gaur egingo diote autopsia. Baionako Fiskaltza biktima identifikatzeko lanetan ari da orain, eta desagerpenen salaketak aztertuko ditu, "batez ere Espainiako agintariek jasotakoak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea