Gizartea -
Gertakaria
Eraikin bat jendez hustu dute Muskizen sute baten ondorioz
Sugarrak Errotazar kaleko merkataritza-lokal batean piztu dira. 20 bat bizilagun atera behar izan dituzte etxetik.
Erredakzioa
Muskizeko (Bizkaia) merkataritza-lokal batean sutea izan da astearte goizaldean eta, ondorioz, eraikin bat jendez hustu behar izan dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Argitzeko dauden arrazoiak tarteko, 04:00ak aldera piztu dira sugarrak Errotazar kaleko lokal batean.
Suteak kalte materialak eragin ditu lokalean, baina ez da inor zauritu. Lokalaren gaineko eraikina jendez hustu dute eta 20 bat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte; 05:00etarako euren etxebizitzetan ziren, baina.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea