Gizartea -
Sare sozialak
Jordania Gasteizekin 'nahasi' dute denboralearen bideo faltsu batean
Irudiak ez dira gaurkoak, 2013ko abenduan igo zituen Youtubera Jordaniako albiste agentzia batek.
E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS
Erabat elurtuta dagoen kale baten erdian, irrist egiten duten ibilgailuak ikusten dira eta auto-gidariak eta oinezkoak, berriz, jaitsiera "ero" horri amaiera eman nahian. Hori da WhatsApp-eko taldeetan eta Twitter zein Facebook sare sozialetan asteazken honetan zabaltzen ari den bideoan ikus daitekeena. Aipaturiko bideo horretan irudiak Euskal Herrian grabatutakoak direla adierazten da, hain zuzen ere, Gasteizko Abetxuko kontzejuan.
eitb.eus-eko erredakziora ere heldu diren irudi ikusgarri horiek, ordea, faltsuak dira. Irudiak ez dira gaurkoak eta ez dira Abetxukon grabatutakoak.
Jatorrizko bideoa Saraya Jordaniako albiste agentziak igo zuen youtubera 2013ko abenduan eta, agentziaren arabera, irudiak Jordanian grabatutakoak dira.
Bestalde, AlertaMeteo kanalak Youtubera igotako bideoa ezabatu egin du, irudiak Abetxukon grabatutakoak ez direla egiaztatu ostean, eta erabailtzaileei barkamena eskatu die Twitterren zabaldutako mezu baten bidez.