Gizartea -

Auzitegi Nazionala

16 urteko zigorra, 'Izurdia' ontziari eraso zioten piratei

Gertakariak 2012ko urrian jazo ziren, Somaliako uretan. Pirata talde bat 'Izurdia' atun-ontzia bahitzen saiatu zen, tiroz.

Auzitegi Nazionala.
Auzitegi Nazionala.
Auzitegi Nazionala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 16 urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri die ‘Izurdia’ atun-ontziari tiroz eraso zioten sei piratei. Gertakariak 2012ko urriaren 10ean jazo ziren, Somaliako uretan. Piratak ontzia bahitzen saiatu ziren, baina azkenean ihes egin behar izan zuten. Biharamunean, Herbehereetako Armadaren ontzi batek atzeman zituen.

Auzitegi Nazionalaren Zigor-arloko 3. Salak frogatutzat eman du sei auzipetuak (Adawe Yusuf Ali, Abdi Ali Salad, Abdilahi Ise Jama, Yahye Omar Ali Hasan, Ali Mahamed Ali eta Ali Mahamed Hirsi) erakunde kriminaleko kide direla eta euskal arrantza-ontziari eraso ziotela.

Epaiaren arabera, Somaliako kostaldean nabigatzen duten ontziak bahitzea da erakunde horren helburua, ondoren erreskatea eskatu eta dirua lortzeko. Gainera, auzipetuek antzeko beste ekintza batzuetan parte hartu izan dutela ondorioztatu dute bertan.

Erasoak gauzatzeko “suntsipen handiko armak” eta motordun ontzi txiki azkarrak erabiltzen zituztela jaso du ebazpenak, eta erakunde kriminala ondo egituratuta zegoela eta bakoitzak bere jarduna ondo zehaztuta zuela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea