Gizartea -

Trafikoa

N-1 errepidea erabat itxita Iruran, garabi bat errepidera erori ostean

Ezbehar horren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira bi norabideetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 errepidea erabat itxita egon da Iruran (Gipuzkoa), garabi baten besoa errepidera erori ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:40an erori da garabia errepidera, baina ez du inor harrapatu. Hala ere, auto-ilara luzeak sortu dira bi norabideetan.

Bitartean, A-15 autobidetik eta Irurako industrialdetik bideratu du zirkulazioa Ertzaintzak. Orduak behar izan dituzte garabia bertatik kentzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa 1 errepide nazionala istripuak