Gizartea -
Hondakinak kudeatzeko plana
Europak Gipuzkoa ikertuko du, hondakinen plana aurkeztu ez duelako
Hala jakinarazi du Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak. Alabaina, Gipuzkoako Diputazioak esan du ikerketa horren berririk ez duela eta “informazio faltsurik” ez zabaltzeko eskatu dio EAJri.
Erredakzioa
Europako Batzordeak Gipuzkako Diputazioa ikertzea erabaki du, administrazio horrek hondakinen kudeaketarako plan berritua aurkeztu ez duelako, EAJk jakinarazi duenez.
Izaskun Bilbao eurodiputatu jeltzaleak ohar baten bidez zabaldu duenez, Karmenu Vella Ingurumen komisarioak baieztatu dio egitasmoa aurkezteko epea 2014ko abenduan amaitu zitzaiola Gipuzkako Gobernuari eta, ondorioz, ikerketa bat abian jartzea erabaki dutela.
Bilbaok esan duenez, Gipuzkoak hartutako neurrietako batzuk aztertuko ditu Europako Batzordeak, besteak beste, erraustegia ez egiteko erabakia; izan ere, Europako Inbertsioen Bankuan diruz lagundu zuen aipatu proiektua.
Gipuzkoako Diputazioaren erantzuna
Bestalde, Gipuzkoako Diputazioak, hondakinen kudeaketari dagokionean, “informazio faltsuak” ez zabaltzeko eta “herritarrak ez nahasteko” exijitu dio EAJri.
Foru Aldundiak ohar baten bidez argitu duenez, Europako Batzordeak ez dio ikerketa horren inguruko berririk helarazi. Ildo horretan, egungo planaren berrikuntza aurkezteko asmoari eusten diola, baina “plan berririk” existitzen ez dela nabarmendu du.