Gizartea -

Lan istripua

Langile bat erreskatatu behar izan dute Hernanin, AHTren lanetan

Behargina erori egin da 20 metrora dagoen plataforma batean, eta hanka bat, berna-hezurra eta peronea hautsi ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek langile bat erreskatatu behar izan dute Hernanin (Gipuzkoa), Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanetan. Izan ere, erori egin da, eta hanka bat, berna-hezurra eta peronea hautsi ditu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, lan istripua 10:00etan jazo da, Osinaga auzoan. Gizonezkoa plataforma batean zegoen lanean, 20 metrora, eta irrist egin du.

Langilea (35 urtekoa eta Portugalekoa) erreskatatu behar izan dute suhiltzaileek, plataformatik ezin jaitsi baitzegoen. Ondoren, Donostia Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Gipuzkoa Hernani EAE