Gizartea -

Iruña

Urdazubiko bizilagunek Alkerdi harrobia ez handitzea eskatu dute

Larunbat honetan elkarretaratzea egin dute Iruñan, harrobiaren ustiapenarekiko duten kezka agertzeko.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urdazubi eta inguruko herrietako bizilagunek Alkerdi harrobia handitzeko proiektua ez onartzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari; izan ere, Marmoles Baztan enpresak eskaria egina dio Foru Gobernuari.

Iruñeko Sarasate pasealekuan egindako protesta ekitaldian, Urdazubiko bizilagunak kezkatuta agertu dira herrian dagoen harrobiaren ustiapena dela eta.

Patxi Iriarte SOS Alkerdi plataformako kideak azpimarratu duenez, ez daude enpresak orain arte bezala lanean segitzearen kontra, ezta inongo harrobiren kontra ere, baina ez daude "herria eta kobak suntsitzen" uzteko prest. Izan ere, Urdazubiko kobak Alkerdi harrobitik 500 metro eskasera daude eta "balio handia" dute.

Ildo horretan, azaldu du Gobernuaren "irregulartasunen" kontra daudela eta baita enpresaren jokabide batzuen aurka ere. "Enpresak modu horretan jokatzearen kontra gaude, urtean 24.000 kilogramoko leherketa egitearen aurka, batik bat, 21 urtean 3.000 kilogramo erabili direnean. Egin nahi dutena astakeria bat da", gaineratu du.

Marmoles Baztan enpresak Alkerdi harrobian uztailaren 15ean egin zuen leherketa batek kezka eragin zuen herritarren artean, leherketa horrek izan zuen soinuarengatik.

Geroago, abuztuan, Nafarroako Gobernuak behin-behinean harrobiko zulaketa eta leherketa lanak gelditzea erabaki zuen, inguruko ondare arkeologikoa bermatuko duen proiektu berri bat balioetsi arte.

Une horretan, ikerketa bat egitea eskatu zion enpresari gisa horretako esplotazio bat alboan izanik, kobak zaintzea bateragarriak den jakiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak