Gizartea -

Nafarroa

2 pertsona zauritu dira Orreagan, tartean adingabe bat, lera istripuan

13 urteko mutikoak konortea galdu du une batez, buruan kolpea hartu eta gero; horrezkero, Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroz.

Gaztea Sorogainetik eraman dute helikopteroz. Irudia: Nafarroako Gobernua
Gaztea Sorogainetik eraman dute helikopteroz. Irudia: Nafarroako Gobernua
Gaztea Sorogainetik eraman dute helikopteroz. Irudia: Nafarroako Gobernua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira, horietako bat adingabea eta pronostiko erreserbatuarekin, bi lerak talka eginda, Ibañeta gainean (Orreaga) elurretan olgetan ari zirenean.

Foru Gobernuak hedabideetara igorritako prentsa oharraren arabera, SOS Nafarroak larrialdiak kudeatzeko bulegoak 12:30ak aldera jaso du abisua, 112 telefonora egindako dei baten bidez. Hori dela eta, gune horretako medikuak eta Auritzeko suhiltzaileak mugiarazi ditu. Anbulantzia arrunt bat, beste bat mediku batekin eta lur orotariko ibilgailu bat, hurrenez hurren, bertaratu dira.

13 urteko mutikoak konortea galdu du une batez, buruan kolpea hartu eta gero; horrezkero, Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroz.

Sorogainera anbulantzian eraman dute, konortea berreskuratuta, Sorgaineko landetaraino (Mezkiritzen), eta bertatik Nafarroako Ospitalera helikopteroz.

Beste leran zihoan pertsona, 40 urteko emakumezko bat, Auritzeko Osasun Zentrora eraman dute, anbulantzian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan