Gizartea -

Indarkeria matxista

27 urteko gazte bat atxilotu dute Durangon, bikotekideari jotzeagatik

Neska etxe batean lanean ari zela, erasotzailea bertaratu eta kolpeak eman zizkion aurpegian eta gorputzean. Biktimak ihes egitea lortu eta, oihuka, laguntza eskatu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 27 urteko gazte bat atxilotu du Durangon, indarkeria-matxista delitu bat egotzita. Atxilotuak bere bikotekidea mehatxatu eta jipoitu zuela zehaztu du Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Gertaera igande arratsaldean jazo zen. Neska etxe batean lanean ari zela, erasotzailea bertaratu eta kolpeak eman zizkion aurpegian eta gorputzean. Biktimak ihes egitea lortu eta, oihuka, laguntza eskatu zuen.

Ertzaintzari gertatutakoa azaldu ondoren, aurpegian, ukondoan eta saihetsetan kolpeak zituela egiaztatu zuen poliziak. Ospitalera eraman zuten. Biktimaren arabera, ez da aurreneko aldia horrelakorik gertatu zaionik, baina ez du aurretik inoiz salatu.

Arratsaldean, erasotzailea polizia-etxera gerturatu zen, erasoa aitortuz. Ertzaintzak atxilotu egin zuen.

Bestalde, Gasteizko Udaltzaingoek bere buruaz beste egingo zuela esan zuen 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, bikotekidea erasotzea leporatuta.

Erasoa Salburu auzoko etxebizitza batean gertatu zen, gaueko 22:00etan. Antza, emakumezkoak harremana eten nahi zuela esan zion erasotzaileari eta, ondoren, gizonezkoak jipoitu egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Durango argazkiak